#125MilaEsker: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko kanpaina digitala

COVID-19ren pandemiaren ondorioz, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko urteroko ekitaldia antolatu ezin denez, Sareen Sareak #125MilaEsker kanpaina digitala jarri du martxan.

Ekimenaren helburu nagusia sektorea osatzen duten pertsona guztien lana ikusaraztea, nabarmentzea eta eskertzea izango da, sare sozialen bidez. Horretarako, maiatzaren 5etik 17ra hainbat eduki argitaratuko dira elkartearen Facebookeko eta Twitterreko profiletan, eta partekatzera eta hedatzera gonbidatzen gaituzte.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen sareak ateak irekitzen dizkigu Hirugarren Sektoreko kide garen guztioi #125MilaEsker erronkarekin bat egiteko. Hau da, EHSSko esparruren batean lan egiten duten pertsonei eskerrak emateko kate bat hastean datza, 125.000 aipamenera iritsi arte.