Albisteak

2014/05/30

Izenburua: Eskizofrenia gertutik ezagutzea.

Data: ekainak 4, asteazkena.
Lekua: LASARTE-ORIA. Villa Mirentxu. Donostia Etorbidea, 3.
Ordua: 19:30ean
Hizlariak:
  • Tomás Burutarán, psikiatra
  • Karina Luengas, psikiatra
Hizkuntza: gaztelania.
2014/05/08

Sergio Saldañak nahasmendu bipolarrari eta gaixotasun horrekin bizitzeari buruzko solasaldi batean parte hartu zuen pasa den apirilaren 30ean Tolosan. Iruindar hau Tengo trastorno bipolar: desmitificaciones y anécdotas liburuaren egilea da, 20 urte daramatza tratamenduan, familia bat sortu du eta bizitza guztiz normalizatua dauka. Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoan lizentziatua den eta egun liburuzain bezala lan egiten duen gazte honek bertaratuei erakutsi zien, behin patologia kontrolatuta, bizitzaz gozatzea posible dela. 

2014/04/30

“Agifesen nagoenetik maitatuagoa eta onartuagoa sentitzen naiz”. Horrela mintzatu zen elkarteko aisialdi taldeko kide Ixiar Iraola, apirilaren 4an Euskal Herriko Unibertsitatean egin zen jardunaldi batean. Bere bi kidek, Martín Combeauk eta Iñaki Gorostidik, ere hitza hartu zuten buru osasunari eta esku-hartze soziohezitzaileari buruzko topaketan, unibertsitateko dozenaka ikasleren aurrean.

2014/04/21

  • Hitzaldia-Liburu aurkezpena: "Tengo trastorno bipolar: desmitificaciones y anécdotas"
  • Data: apirilak 30.
  • Lugar: TOLOSA. Kultur etxea (Triangulo plaza, 1)
  • Ordua: 18:30
  • Hizlaria: Sergio Saldaña Soto, 'Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas' liburuaren egilea.
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Sarrera librea.
2014/04/07

Aurora Elosegui epaileak hitzaldia eskaini zuen, martxoaren 27an Irunen, buru gaixotasun kasuetan egiten diren tratamendu judizializatuen berri emateko. Agifesek antolatutako hitzaldian, medikazioa hartu araztea eta derrigorrezko ospitaleratzeak izan zituen hizpide batik bat. 

2014/03/31
Buru Osasunari eta esku-hartze soziohezitzaileari buruzko hitzaldia egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Maria Barriola eraikinean (Aularioa), apirilaren 4an 8:30etik 13:00etara. Zaragozako Carmen Ferrer eta Antonio Tarin doktoreek hartuko dute hitza lehenik eta behin, eta ondoren, Agifeseko harrera eta orientazio programako arduradun Verónica Pazosek elkartearen esperientzia azalduko du. Iñaki Gorostidi, Martin Combeau eta Ixiar Iraola Agifeseko aisialdi programako erabiltzaileek ere parte hartuko dute saioan.
2014/03/26

Antsietate eta depresioari buruzko hitzaldi-mahai inguru bat hartuko du Gipuzkoako Erizaintza Kolegio Ofizialaren egoitzak apirilaren 3an, 18:00etan, eta bertan parte hartuko du Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak. Berekin batera izango dira Imanol Querejeta doktorea, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria zerbitzuko arduraduna, eta Julia Sotillo, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria arloko erizaina. Bi patologia horien ezaugarriak azalduko dituzte, mende honetan ezagutzen diren bi epidemia garrantzitsuenetarikoak baitira. Halaber, nahasmendu horiek kontrolatzen ikasteko eta gure bizi-kalitatea hobetzeko jarraibideak emango dituzte. 

2014/03/24

  • Hitzaldiaren izenburua: Tratamendu judizializatuak buru gaixotasun kasuetan. Medikazioa hartu araztea eta ospitaleratzeak.
  • Data: martxoak 27, osteguna.
  • Lekua: IRUN. Urdanibia Plaza 6, Gizarte Zerbitzuak
  • Ordua: 19:00
  • Hizlaria: Aurora Elosegui, epailea
  • Sarrera librea.
2014/02/17

Gipuzkoako Auzitegiko Iñaki Subijana presidenteak uste du arlo soziosanitarioaren eta juridikoaren arteko kolaborazio estua landu behar dela, esparru bien beharrei ahalik eta modu egokienean erantzun ahal izateko. Otsailaren 12an Agifesen Ibiltzen Bentaberri zentroan eskainitako hitzaldi batean, Subijanak buru gaixotasuna duten pertsonen egozgarritasunari buruzko alderdi anitz aztertu zituen. Delituzko ekintza edo arau-haustea gauzatzerakoan buru gaixotasuna duten pertsonek eta euren senideek bizi duten egoera konplexua azaldu zuen adituak oso modu didaktikoan.

2014/02/10

  • Izenburua: Egozgarritasun juridikoa buru gaixotasunaren kasuan
  • Data: otsailak 12, asteazkena.
  • Lekua: DONOSTIA. Ibiltzen Bentaberri errehabilitazio psikosozialerako zentroa (Bertsolari Xalbador kalea, 4-6 behea, Antigua)
  • Ordua: 18:30
  • Hizlaria: Iñaki Subijana, Gipuzkoako Auzitegi Probintzialeko presidentea
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Sarrera doan.

Orriak