Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonekin komunikazioa hobetzeko hitzaldia eskainiko du Donostian

Iker Arrizabalaga Agifeseko psikologoak buru gaixotasuna dagoen kasuetan familia barruko harremanak hobetzen ikasteko hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, martxoak 17, Donostian. Senideei nahiz buru nahasmendua duten pertsonei zuzendutako saio praktikoan, komunikazioa indartzeko, gogo-aldarte egoera ezberdinak kudeatzeko eta gatazkak gainditzeko jarraibideak eskainiko ditu Arrizabalagak. Hitzaldia Altzako Tomasenen izango da, 18:30etik aurrera.

 
Komunikazioa, Arrizabalagaren hitzetan, “ezinbesteko tresna da pertsonen arteko harremanak hobetzeko”. Horregatik, solasaldian abilidade horiek garatzeko estrategiak azalduko ditu, bereziki, buru gaixotasunak eraginda okerrera egin duten harreman egoerei aurre egiteko.