Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonen inguruko estereotipoak baztertzeko hitzaldia eskainiko du

Verónica Pazosek, Agifeseko gizarte-langileak, buru gaixotasunaren inguruko ikuspegi baikorra emateko eta uste okerrak baztertzeko hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, urriak 29, Hondarribian. Saioa praktikoa izango da eta Pazosek estigma gainditzeko eta buru gaixotasunaren gizarte-ikuspegia normalizatzeko jarraibideak azalduko ditu. Hitzaldia herriko kultur etxean izango da, 18:30etik aurrera.

Pazos “beldurrak” eta buru osasunaren inguruko “egi eta uste okerrak” gainditzearen garrantziaz arituko da. Gainera, saioan buru gaixotasuna duten pertsonei buruzko bideoa proiektatuko du. Horrela, buruko osasun arazoak dituzten hainbat pertsonen eguneroko bizitza ezagutzeko aukera izango da; "gainontzekook bezala, gizartean integratuta eta senide zein lagunez inguratuta dauden pertsonena", hain zuzen, aipatu du gizarte-langileak.