Hitzaldia Donostian: 'Estresa, antsietatea eta depresioa. XXI. mendeko epidemiak'

 Gipuzkoako Erizaintza Kolegio Ofizialak 'Estresa, antsietatea eta depresioa. XXI. mendeko epidemiak' gaiari buruzko hitzaldia eskainiko du ostegunean, azaroaren 5ean. Solasaldia kolegioaren egoitzan bertan izango da, Donostiako Santesteban Maisua kalean, 18.00etan. Sarrera librea izango da lekuak bete arte. 

Hitzaldia buru osasuneko erizaina den Borja Gilek, Donostiako Psikiatria Ospitaleko Ángel Ruiz de Pellónek, eta Agifeseko psikologoa den Yolanda Agifesek eskainiko dute. 
 
Bukatzean hizketaldia egingo dute, bertaratzen direnek zalantzak galdetzeko aukera izan dezaten.