Hitzaldia Elgoibarren: antsietateari aurre egiteko jarraibideak

 Marisa Román Agifeseko psikologoak antsietatea gainditzeko jarraibideak eskainiko ditu azaroaren 12an Elgoibarren, hitzaldi batean. Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko adituak eguneroko zailtasun psikologikoei aurre egiten ikasteko teknikak azalduko dizkie bertaratuei. Saioa 18:30ean hasiko da, kultur etxean.

Iraunkorra den estresaz edo antsietateaz ohartarazteko seinaleak antzematen erakutsiko du Romanek. Horri esker, egoera kontrolatzen ikastea da helburua, okerrera egin ez dezan.