Hitzaldia Tolosan: antsietateari aurre egiteko jarraibideak

Hitzaldiaren izenburua: Antsietatea gainditzeko teknikak.
Data: irailak 15, asteartea.
Lekua: TOLOSA. Kultur etxea.
Ordua: 18:30.
Hizlaria: Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa. 
 
Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak antsietatea gainditzeko jarraibideak eskainiko ditu irailaren 15ean Tolosan, hitzaldi batean. Garaiotako erritmoak eta zailtasun ekonomikoek “ondoeza dakarten estres eta antsietate egoerak sorrarazten dituzte”, aditzera eman du buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko adituak. Zentzu horretan, eguneroko zailtasun psikologikoei aurre egiten ikasteko teknikak azalduko dizkie bertaratuei. Saioa 18:30ean hasiko da, kultur etxean.
 
“Zerbait gertatzen ari zaigula ohartarazten gaituzten seinaleak” antzematen erakutsiko du Iglesiasek; “gelditzeko, gogoeta egiteko eta neurri batzuk hartzeko garaia dela jakinarazten diguten seinaleak”, hain zuzen. Horri esker, egoera kontrolatzen ikastea da helburua, okerrera egin ez dezan.