Hitzaldia Zumarragan: antsietateari aurre egiteko jarraibideak

Itsasne Gallastegui, Agifeseko psikologoak antsietatea gainditzeko jarraibideak eskainiko ditu abenduaren 16an Zumarragan, hitzaldi batean. Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko adituak eguneroko zailtasun psikologikoei aurre egiten ikasteko teknikak azalduko dizkie bertaratuei. Saioa 18:30ean hasiko da, kultur etxean.

Iraunkorra den estresaz edo antsietateaz ohartarazteko seinaleak antzematen erakutsiko du Gallasteguik. Horri esker, egoera kontrolatzen ikastea da helburua, okerrera egin ez dezan.