Ane, Tomasen auzoko kafetegiko arduraduna

Asteartea, 2017, Apirila 25

Kanpoan euria, trumoia edo kazkabarra egiten badu ere, Aneren kafetegia beti da eguzkitsua. Alaitasun ezohikoa du; egiazko baikortasuna, toles gutxikoa. Izaera horri esker, gertutasun berezia du egunero bisitan etortzen zaizkion dozenaka bizilagunekin. Zehatz mehatz ezagutzen du auzotarren zuhaitz genealogikoa, eta behin baino gehiagotan terapeuta informal moduan aritzen da bezero irekienekin.

Arratsalde askotan, pertsona askoren oasi bilatzen da kafetegia; egunean zehar pilatutako sentsazio ilunenak uxatzera datozen auzotarren aterpe, hain zuzen. Anek ere baditu egun grisak eta normalean baino isilago ageri da. Baina beti dago irribarrea itzularaziko dion norbait inguruan, berak hainbestetan transmititzen duen bizipoz hori esanaraziko dion bezeroren bat.
 
Ez zuen haurtzaro samurra izan, baina hala ere, edo beharbada ikasgai goiztiar horiei esker, neurritasun handia eta arazoak erlatibizatzeko ahalmen berezia garatu ditu. Horregatik bertaratzen dira hainbeste auzotar Aneren berdingabetasunaz gozatzera. Ohiko bisitaria da Tomas, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa duen aitona. Urte luzez bakardadean sufritu ostean, txoko atsegina topatu du etxetik gertu, eta seguru eta gustura sentitzen da bertan.
 

Kanpainaren gainontzeko protagonistak ezagutu

Ezagutu 'Berdingabea zara' kanpaina