Kazetaritza eta Buru Osasuna Sariak 2020

 
Kazetaritza eta buru osasuna sarietara aurkezteko epea ireki dugu! Lehiaketa honen xedea buru-osasunaren inguruan kazetaritza lanak sustatzea eta saritzea da. Buruko osasun arazoak dituzten pertsonen kolektiboari buruz ikuspegi arduratsuarekin informatzen duten profesionalen lana azpimarratu nahi dugu, gizarte-sentsibilizazioan fokua jartzeagatik eta estigmaren aurka borrokatzeagatik.
 
Sari hauek hedabideei eskerrak emateko sortu dira, buruko osasun arazoen ikuspegi soziala normalizatzen laguntzeko eta buruko osasun arazoak dituztenen gizarteratzea sustatzeko ahalmen handia baitute.
 
Partekatu gurekin zure lana!