Helburuak
- Buru gaixotasuna duen pertsona ingurune komunitarioan mantentzea bizi-kalitate duinarekin. Horretarako, pertsonak bere errehabilitazio prozesuan inplikatu behar du.
- Familiari laguntza eta babesa ematea, gaixo dagoen senideari arreta egokia eskaini diezaion.
- Oinarrizko gaitasunak garatu edo berreskuratzen laguntzea, erabiltzailearen autonomia eta poztasuna sustatzeko.
- Erabiltzaileak profesionalek aholkatutako tratamendu terapeutiko eta farmakologikoak jarrai ditzan lortzea, ospitalizazioak ekiditeko.
- Gizarteko eta komunitateko baliabideetara gertura dadin bultzatu eta erraztea.
- Erabiltzaileak osasun sare publikoaren arreta jasotzea.
Esku-hartze arloak
- Norbere burua zaintzea: garbiketa pertsonala, arropa, elikadura, osasuna...
- Eguneroko ohiturak: loa, deskantsua, aisialdia..
- Eguneroko bizitzarako gaitasunak: janaria prestatzea, etxetrena elektrikoak erabiltzea, etxea txukun mantentzea.
- Sendagaien eta mediku hitzorduen kontrola eta jarraipena.
- Aisialdi, lan, prestakuntza eta terapia arloetako baliabide komunitarioak erabiltzea.
- Garraiobideen erabilera.
- Dirua eta erosketak kudeatzeko laguntza.
- Laguntza terapeutikoa.
Hezitzaileen, psikologo-terapeuta baten eta gizarte langile baten elkarlanarekin gauzatzen da programa hau.