Noticias

06/11/2019

'Las horas' filma izango da Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zikloaren bigarren saioaren ardatz, datorren azaroaren 11n, Donostiako Principe Zineman, 19:30ean. Euren bizitzari zentzua ematen saiatzen diren garai ezberdinetako hiru emakumeren istorioa kontatzen du pelikulak, eta hirurek Virginia Woolf-en Mrs. Dalloway eleberriarekin lotura daukate. 

30/10/2019

Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloa eskainiko du seigarren urtez jarraian Donostian. Azaroko astelehenero izango da, 19:30ean SADE taldeko Príncipe zinemetan.

25/10/2019

Aurtengo edizioan, depresioa izango da aurkeztu beharreko idazlanen gai nagusia, nazioartean 322 milioi pertsonek eta Estatuko biztanleen %6,7k sufritzen duten buru nahasmendua.

16/10/2019

Topaketa Donostiako udaletxean burutuko da urriaren 28an eta 30ean, 18:00etatik 20:30era, eta lehen mailako hizlariek hartuko dute hitza, buru osasunaren arloko profesionalek zein euren esperientziari buruz hitz egingo duten pertsonek.

09/10/2019

Agifesek Buru Osasunaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du urriaren 14an Koldo Mitxelena kulturunean gauzatuko duen ekitaldiarekin 

08/10/2019

Agifesek zenbait ekitaldi antolatu ditu arazoa ezagutarazi eta depresioa eta suizidioa sentsibilizatzeko helburuarekin.

20/09/2019

Ibiltzen aldizkariaren ale berriak nobedade pila dakartza. Irakurketaz gozatu!

16/09/2019

Agifesek Eibarren duen Errehabilitazio Psikosozialerako Zentroko erabiltzailea da Aitor Juaristi, eta Poesía maldita en paredes pintadas izenburudun liburua argitaratu berri du.

16/09/2019

Aisialdia eta denbora libreko programaren baitan, pasa den irailean futbol taldea osatu genuen elkarteko bazkideekin.

16/09/2019

Agifesek Robert Redford zinemagileak zuzendutako 'Gente Corriente’ drama saritua proiektatuko du irailaren 24an, 18:00etan Arrasateko kultur etxeko Jokin Zaitegi aretoan. Sarrera doakoa izango da

Orriak

Noticias-rako harpidetza egin Noticias-rako harpidetza egin