Noticias

06/10/2010

Jardunaldia datorren urriaren 16an, larunbata, egingo da eta Fedeafesen barne dauden elkarte guztiek parte hartuko dute antolatutako ekintzetan.
22/06/2010

Iragan ekainaren 17an Irungo Skola Musiken kurtso amaieran parte hartu zuen Loiolako Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko Lucas Parma Calvok, eta bere ereduarekin erakutsi zuen musika “transmisio erreminta terapeutikoa eta existentziala” izan daitekeela
21/06/2010

Gure elkarteak parte hartu zuen iragan ekainaren 10ean Miramon Teknologia Parkean egin zen Osasun Mentaleko Profesionalen IX. Topaketan. Agifeseko hainbat kidek osatutako talde bat izan zen bertan eta, gainera, jardunaldian proiektatu ziren bideoetan zenbait familiarrek beren esperientziak azaldu zituzten
03/03/2010
Duela egun batzuk gure bazkide José Alfredo Bidegainek poesia eder bat helarazi zigun, "Adiós" izenekoa, non norbaiti, zerbaiti, gauza gutxiri edota garrantzia duen zerbaiti agur esaten diogun momentuaz mintzatzen den.
05/01/2010

Iragan abenduaren 23an, zentroko erabiltzaileek egun horretarako prestatu zuten antzezlan bat aurkeztu zuten, aurreko bi urteetan egin duten bezala.
04/01/2010

Agifeseko erabiltzaileek aukera izan dute egun hauetan zehar hainbat ekintzetan parte hartzeko. Aurten bi gabon-postal sariketa egin dira, bata Fedeafesek antolatua eta bestea, Elkarteak berak. Eta gabon-kanta lehiaketa zein antzerki saio bat ere izan dira Agifesen zentro ezberdinetan.
17/11/2009

EHU/UPVko Medikuntza Fakultateko Farmakologia departamentuko katedraduna saritua izan da eskizofreniaren eta depresioaren tratamendu farmakologikoaren inguruan egindako ikerketengatik.
11/11/2009
Datorren azaroaren 26an, osteguna, Agifeseko Bazkideen Batzar Orokorra egingo dugu ONCEko Hitzaldi Aretoan, Donostiako Etxaide Kalean,14. Lehenengo deialdia 18:30ean izango da eta bigarrena, 19:00etan.
14/10/2009

Pertsona sko izan ziren prestatutako aktibitateez disfrutatzera hurbildu zirenak. "Zabaldu burua" lemapean, ekitaldiak onarpen soziala eta duintasunezko bizitza eskatzea zuen helburutzat.
06/10/2009

Urriaren 10ean, larunbata, Bilbon izango den Osasun Mentalaren Mundu Eguna ospatzeko gustu guztientzako ekitaldiak eta senidearteko bazkaria izango dira, eta bat egingo dute gurekin hiriburuko suhiltzaileek eta Julian Iantzi aurkezleak. Bertaratzen diren guztiak burua zabaltzera gonbidatuak daude, arazo mentalak dituzten pertsonei merezi duten ulermena eta errespetua eskaini diezaieten

Orriak

Noticias-rako harpidetza egin Noticias-rako harpidetza egin