Gogo-aldartearen nahasmenduak

Gogo-aldartearen nahasmenduen ezaugarri nagusia da umorea asaldatu egiten dela. Nahasmendu horien artean, azpimarragarrienak dira nahasmendu depresiboak eta nahaste bipolarra. 

Nahasmendu depresiboak

Tristezia, itxaropen eza, inhibizioa eta hipoaktibitatea nagustizen dira. Sindromea oso ezberdina da pertsona batetik bestera eta kausen, eboluzioaren eta intentsitatearen arabera. 

Nahaste bipolarra

Nahasmendu bipolarra (lehen nahaste maniako-depresiboa deitzen zitzaion) pertsonaren gogo-aldartean asaldura larriak sortarazten ditu: fase maniakoak, depresiboak eta normaltasunezkoak izaten ditu. Etxean, lanean eta eskolan "normaltasunez" funtzionatzeko gaitasuna mugatu dezake.

Zoritxarraz, pertsona askok epe luzez sufritzen dute diagnostiko egokia egiten zaien arte. Nahasmendu bipolarra kontrolatzeko tratamendu jarraitua eramaten duten pertsonek bizitza normalizatua egin dezakete.