‘Familiei laguntzea haurrek sufritzen dutenean’ hitzaldia eskainiko du Agifesek

‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako ekintzen artean, ‘Familiei laguntzea haurrek sufritzen dutenean’ izenburudun hitzaldia eskainiko du Agifesek datorren ostegunean, martxoak 31. Ibiltzen Benta Berri zentroan izango da (Bertsolari Xalbador, 4-6 behea. Donostia), 19:00etan, eta buruko eritasuna duten ume edota nerabeen senideei zein publiko orokorrari zuzendua dago.

Maite Piñeiro psikiatrak gidatuko du saioa. Donibane-Lohitzuneko Zentro Psikopedagogikoko mediku zuzendaria eta Societé de Psiquiatrie du Pays Basque-eko presidentea da bera. Urte mordoa darama haur eta gazteen psikiatrian, bai Euskal Herriko Iparraldean zein Hegoaldean. Foro ugaritan parte hartzen du, bai eta kongresu eta hitzaldi askotan ere. Agifesekin kolaborazio anitz egin ditu modu desinteresatuan. Esaterako, duela urte batzuk haurren senide talde bat osatu zuen elkartearen barruan. Egun ez dago horrelakorik.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.