“Aldartea, maitasuna, hitz egitea eta medikazioa errekuperaziorako ezinbesteko elementuak dira”

Buru Osasunaren Munduko Egunean Agifeseko hainbat kidek buru gaixotasunaren inguruko bizipenak partekatu zituzten Bentaberriko Ibiltzen zentroan. Iker Arrizabalaga psikologoak moderatutako hizketaldian, 25 eta 48 urte bitarteko parte-hartzaileek gaixotasuna lehen pertsonan nola bizi duten kontatu zuten, aurreiritziak baztertzeko eta gaixotasuna duten beste pertsonei bizi-kalitatea hobea izan dezaten laguntzeko helburuarekin.

Pertsona bakoitzaren istorioaren atzean, guztiek partekatzen duten elementu komuna aurrera segitzeko nahia da. Bizitzak jartzen dizkien trabak gainditzen saiatzen dira, eta “pausoz pauso, bizitza normal bat lor daitekeela” azpimarratu zuten. Medikazioaz gain, senide eta lagunen laguntza ezinbestekoa dela azpimarratu zuten, errekuperazio prozesu luze horretan ematen dieten maitasun eta babesarengatik.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.