“Nahasmendu bipolarra izan arren, bizitza disfruta daiteke”

 

Azaroaren 7an, Sergio Saldaña Sotok, Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas liburuaren egileak, hitzaldia eskaini zuen Hernanin. Dozenaka pertsona Biteri kultur etxera gerturatu ziren idazlearen esperientziak entzutera. Iker Arrizabalaga Agifeseko psikologoa eta Mertxe Portas nahasmendu bipolarra duen Agifeseko erabiltzailea ere bertan izan ziren.

Naturaltasun handiz, bere errekuperazio prozesua eta gaixotasunarekin elkarbizitza azaldu zituen, eta “nahasmendu bipolarrarekin bizitzaz disfrutatu ahal dela, eta beharrezkoa dela”  azpimarratu zuen. Bere mezu baikorrak eta errealistak galdera ugari sortu zituen bertaratu zirenen artean: buru gaixotasunaren ingurukoak, tratamenduari buruzkoak eta diagnosi goiztiarraren gainekoak, besteak beste.
 
Saldañak, Iker Arrizabalaga eta Mertxe Portasen laguntzarekin, bizipen gogorrak partekatu zituen, baina zenbaitetan umorez betetakoak ere bai. Egun liburuzaina den eta nekazaritza-ingeniaritza teknikoan lizentziatua den Saldañaren helburua egoera paretsua bizi duten pertsonei laguntzea eta gizartea sentsibilizatzea da, mitoak, ulertezintasunak eta tabuak hausteko. Beren gertutasun eta sinpatiaren laguntzaz, hiru hizlariek esperantzaz eta baikortasunez betetako mezua zabaldu zuten, eta buru gaixotasunak maiz sufrimendua dakarren arren, bizitza guztiz normalizatua lortzeko aukera ugari dagoela nabarmendu zuten.
 
Maila pertsonalean zein kolektiboan buru osasuna zaintzeko beharrari buruzko Imajinatu Buru Osasuna Guztion Eskura sentsibilizazio kanpainaren barruan kokatzen da hitzaldia.
 

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.