Albisteak
Datorren ostiralean, abenduak 20, Gabonetako festa ospatuko dugu, urtero lez, Ibiltzen Bentaberri zentroan, 10:30etik aurrera.
Edurne Pasabanen mintzaldiak eta hainbat profesionalen zein sufrimendu psikikoa gertutik bizi duten pertsonen ekarpenak balio handia eman zieten urriaren 28an eta 30ean gauzatutako ‘Depresioa, suizidioa eta dolua’ jardunaldiei. Tolosako alpinistaren kontakizunak oso hunkituta utzi gintuen.
'Las horas' filma izango da Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zikloaren bigarren saioaren ardatz, datorren azaroaren 11n, Donostiako Principe Zineman, 19:30ean. Euren bizitzari zentzua ematen saiatzen diren garai ezberdinetako hiru emakumeren istorioa kontatzen du pelikulak, eta hirurek Virginia Woolf-en Mrs. Dalloway eleberriarekin lotura daukate.
Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloa eskainiko du seigarren urtez jarraian Donostian. Azaroko astelehenero izango da, 19:30ean SADE taldeko Príncipe zinemetan.
Agifesek Buru Osasunaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du urriaren 14an Koldo Mitxelena kulturunean gauzatuko duen ekitaldiarekin