Albisteak

2013/06/14

Izenburua: Nahasmendu bipolarra: errekuperazio esperientziak.
Data: ekainak 18, asteartea.
Lekua: Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroa. Bertsolari Xalbador kalea, 4-6 behea. Antigua. DONOSTIA.
Ordua: 19:00
Parte-hartzaileak:

  • Sergio Saldaña Soto, Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas liburuaren egilea.
  • Nahasmendu bipolarra daukaten hainbat pertsona.
  • Iker Arrizabalaga, Agifeseko psikologoa.

Sarrera librea.
Hizkuntza: gaztelania.

2013/06/13

Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak iragan ekainaren 11n Hondarribian eskainitako hitzaldian azpimarratu zuen familia oinarrizko zutabea dela buru osasuna berreskuratzeko prozesuan. Zentzu horretan laguntza taldeen garrantziaz mintzatu zen, “baliagarriak baitira arazoak hautemateko, komunikazio gaitasunak hobetzeko, estresa kudeatzen ikasteko eta familia barruko gatazkak konpontzeko erremintak barneratzeko”.

2013/06/07

Izenburua: Familiaren papera buru gaixotasunaren orekatze prozesuan.
Data: ekainak 11, asteartea.
Lekua: Zuloaga aretoa, kale Nagusia, 8. HONDARRIBIA
Ordua: 19:00
Hizlariak:

  • Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa.
  • Ruth Encinas, Agifeseko gerentea.

Hizkuntza: gaztelania
Sarrea doan.

2013/05/09

“Ezinbestekoa da buru gaixotasuna duten pertsonen senide eta zaintzaileek euren burua zaintzea; izan ere, hori egin ezean, buru nahasmenduak gara ditzakete, esate baterako, depresiboak”, jakinarazi zuen Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak, maiatzaren 7an Eibarren eskainitako hitzaldi batean.
2013/05/03

Izenburua: Enfermedad mental y familia.
Data: maiatzak 7, asteartea.
Lekua: Portalea kultur etxea, 3. solairua. Bistaeder kalea 10. EIBAR
Ordua: 18:30
Hizlaria: Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa.
Hizkuntza: gaztelania
Sarrea doan.
2013/04/15

Data: apirilak 18.
Lekua: Baigera (Enparan kalea, 6). AZPEITIA.
Ordua: 18:30
Arduraduna: Iker Arrizabalaga, Agifeseko psikologoa.
Sarrera librea.
2013/04/11

Lau pertsonatik batek noizbait buru nahasmenduren bat pairatuko du bizitzan zehar. Datu horrekin ekin zion Nekane Azuabarrena Agifeseko psikologoak atzo Usurbilgo Potxoenea kultur etxean eskainitako hitzaldiari. Izan ere, buru osasuna zaintzearen garrantziaz ohartarazten gaitu datu horrek. Azuabarrenaren hitzetan, norbere gaixotasuna onartzea da pauso zailenetako bat; “oso konplexua” izaten da buru gaixotasuna, sintomak eta horrek dakartzan eraginak ulertzea, “bai norberarentzat eta bai senideentzat”. Hortaz, aurrera ateratzeko “babes handia behar dute pertsona hauek, familiaren, lagunen, komunitatearen, profesionalen eta administrazioaren partetik”.
2013/03/22

Hitzaldia: Buru gaixotasunarekin elkarbizitzea
Data: apirilak 10, asteazkena.
Lekua: Potxoenea Kultur Etxea, USURBIL
Ordua: 18:30
Hizlaria::Nekane Azuabarrena, Agifeseko psikologoa
Sarrera doan.
2012/12/17

“Buru gaixotasunaren garai zailenetan ezertarako balio ez nuela pentsatzera iritsi nintzen, ez bainuen lanpostu batean egonkor mantentzerik lortzen; beti kaleratu egiten ninduten. Baina denborarekin eta Agifeseko ekintzetan parte hartuz konturatu naiz gauza positibo asko egiteko gai naizela”. Horrela baieztatu zuen Mamen Alvarezek abenduaren 14ean sormen jarduerek dakartzaten onurei buruz egindako mahai-inguruan.
2012/12/04

Izenburua: Sormen jarduerek buru gaixotasuna duten pertsonengan dituzten onurak.
Data: abenduak 13, osteguna
Ordua: 18:00etan
Lekua: Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroa (K/ Bertsolari Xalbador, 4-6 behea. Antigua, Donostia).
Hizkuntza: gaztelania.

PARTAIDEAK:
Alvaro de la Fuente, autor de 'Horma zurietako iratxoak'
Mamen Alvarez, 'Aurrerapauso bat' ikuskizunaren protagonistetako bat
Carmelo Pascual, Ibiltzen Benta Berri aldizkariko erredakzio taldeko kidea.

LAGUNTZAILEAK:
Iker Arrizabalaga eta Erika Carrillo.

Orriak