Kataluniako unibertsitateak Agifeseko elkarrenganako laguntza programaren eragile Mikel Merino elkarrizketatu du buru osasunaren eta estigmaren inguruan.
Albisteak
Gogorra da buru gaixotasuna onartzea. Agifeseko erabiltzaile den Mikel Merinori 13 urte kosta zitzaion jendearekin bere buru nahasmenduari buruz hitz egitea.
Buru gaixotasuna duten pertsonen anaia-arrebei zuzendutako taldeetako baten partaide da Jeronimo Iztueta, beste dozena bat pertsonarekin batera. Donostiako Agifeseko egoitzan biltzen dira hamabost egunetik behin elkarri entzun eta bata bestearen esperientzia partekatzeko, elkarteko psikologo baten laguntzaz.
Agifeseko erabiltzaile bezala Karabeleko etxalde agroekologikoan aritu ostean, Eneko eta Josemi baratze esperimentaleko lantaldeko kide izatera pasa dira, etxaldeak Sartu elkartearekin sortutako prestakuntza programari esker.
Saioa Otegik bi bide nagusi ikusten ditu antsietateari aurre egiteko lagungarri: erlaxazioa eta pentsamendua aldatzeko teknikak. Pertsonak egonkortasuna lor-tze aldera, onuragarria da konfiantzazko giroan gertatzen zaiona kontatzea, kirola egitea eta bizitza osasuntsua eramatea. Horrekin guztiarekin, “barne-egitura sendoagoak sortzen dira”, aipatu du psikologoak.
Antonio Sánchez Escuderok (Madril, 1937) Parkinsona dauka duela 15 urte, baina halere gogotsu jarraitzen du. Ariketa fisikoa egiteaz gain, yoga, pilateak, bizikleta edota boxeoa, esaterako, Sánchezek hitzaldiak ematen ditu eta bost libururen egile da. Munduan zehar ibilia, 80 herrialde inguru bisitatu ditu eta sei hizkuntza menderatzen ditu. Otsailean eskaini zuen hitzaldiaren harira, osasu arazoak era positiboan nola enfokatu aholkatzen digu.