31/01/2014
II. BURUA ASKE Kontakizun Laburren Lehiaketako irabazleak baditugu jada. Erabakia hartzea lan zaila izan da, izan ere, oso parte hartze maila altua izan dugu eta kalitate handiko idazlanak jaso ditugu. Guztira, 519 testu, 8 euskaraz eta beste guztiak gaztelaniaz.
Egitasmo honen bitartez buru osasunaren ikuspegi sortzaile eta baikorra sustatu nahi dugu eta buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen kolektiboari errespetuzko begirada eskaini. Lehiaketa Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura kanpainaren barne dago. Buru osasunaren definizio berria proposatu nahi dugu kanpaina horrekin, eguneroko pauso, keinu eta erronka txikiak oinarri dituena.
Eskerrak eman nahi dizkiegu ekimenean parte hartu duten guztiei, oso ekarpen interesgarriak egin baitizkigute. Buru osasunaren eta gaixotasunaren alderdi anitz erakutsi eta sentipen zein pentsamendu sakonak azaleratu dituzte euren idatzietan. Horiek guztiak irakurtzea oso hunkigarria eta aberasgarria izan da guretzat.
Eta bereziki, lau irabazleak zoriondu nahi ditugu:
- SARIA: Mª Ángeles Albuixech Ballester - "El club de los que oíamos voces que no existían" (400 euro + diploma)
- SARIA: Raúl Clavero Blázquez - "Bajo mi cama" (200 euro + diploma)
- SARIA: Piedad Baca Romero - "La otra puerta" (100 euro + diploma)
* Euskarazko Kontakizun Onenari Saria: MariJoxe Azurtza Sorrondegi - "Azken hitza, gure esku" (100 euro + diploma)
Azken sari hori euskaraz idatzitako idazlanak sustatzeko asmoarekin sortu dugu aurten, gure hizkuntzari bultzada emateko. Horrela, hiru idazlan irabazleen artean euskarazkorik sailkatu ez denez, laugarren sari hori banatu diogu euskaraz idatzitako lan azpimarragarrienari.
Gehitu iruzkin berria