Albisteak

2017/10/25

EITB-ko lehen kateko programak buru osasunaren gaia lehen pertsonan jorratu du aste honetako saioan. Agifeseko erabiltzaile Luisa Etxeberriak eta Karabeleko etxaldeko langile Eneko Arakamak parte hartu dute saioan.

2017/06/06

Ehundik gora pertsona elkartu ziren ekainaren 3an buru osasunaren aldeko lehen Zumbathon saioan, Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Amara Wellness zentroak eskaini zuen master class solidario hau, irabazi-asmorik gabe, eta primeran pasa genuen erritmo latinoak eta ariketa aerobikoan uztartzen dituen kirol hau praktikatzen, monitore talde bikainarekin!  
2016/10/14

600 korrikalari baino gehiago, ehunka ikusle; ehundik gora enpresa, entitate eta pertsona laguntzaile... 2016ko 5 MILIA Buru Osasunaren Alde lasterketak arrakasta handia izan du. Umore ona eta haur, gazte nahiz helduentzako giro paregabea izan ziren nagusi.

 

 

 
2016/09/13

Nekazaritza ekologikoaren inguruko esperimentazio-lana burutzea, barazki barietateen dibertsitatea sustatzea eta buru gaixotasuna duten pertsonen aisia, gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea. Horiek dira Karabeleko etxaldearen helburuak; ingurumenarekiko eta gizartearekiko jasangarritasuna bermatzea, alegia. Agifesek, Kimu Batek eta Blaseneak garatutako proiektuak Agifesen 39 erabiltzaile hartu ditu bere egunerokotasunean

2016/06/16

Agifesek landutako buru osasunaren aldeko  'Mintzatuz osatu' kanpainak lehen saria eskuratu du Albert Jovell Sarien II. Foroan, sentsibilizazio edota prebentzio ekimen onenaren kategorian.

 
 
 
2016/05/10

Maiatzaren 16an, astelehena, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren bigarren filma proiektatuko da Eibarren, 19:30ean Coliseo antzokian. Petter Naess-ek zuzenduriko ‘Elling’ pelikula norvegiarren inguruko saio horretan fobia soziala eta bestelako buru nahasmenduak ezagutzeko aukera izango dute bertaratuek. Filmak, era atseginean eta baita errealistan ere, buru gaixotasuna duten pertsonek komunitatean integratzeko egin beharrekoari buruzko ikuspuntu berria azaltzen du. Pelikulako bi protagonistek ezagutzera ematen dituzte bizitzen ari diren garai berri horrek dakartzan zailtasunak. Proiekzioaren ondoren, Carmen Clemente psikologoak gidatutako solasaldian parte hartzeko aukera izango du ikusleak, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitu ahal izateko. 

2016/05/02

Joan den azaroan Donostian eskaini zen Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Ziklo arrakastatsuaren ostean, Agifesek ekimen berria antolatu du Eibarren. 'Mintzatuz osatu' sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako ekimenaren helburua da buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia eta gizartearen babesa sustatzea. Zineforumaren lau saioak astelehenetan izango dira, maiatzaren 9an, 16an, 23an eta 30ean, Eibarko Coliseo zinemaren 1. aretoan, 19.30ean. Sarrera doan izango da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso beharko dira zinemako leihatilan bertan edo Donostiako Agifeseko egoitzan.   

2016/04/29

Gipuzkoako Auzitegi Probintzialeko presidente Iñaki Subijana, Donostiako gotzain emeritu José María Setien eta Agifeseko bazkide lehenetarikoa den Nieves Alustiza omendu ditu Agifesek, elkarteari egindako ekarpen handia eskertzeko. Agifeseko presidente Vicente Aretak baliabide eta zerbitzu gehiago eskatu dizkie erakundeei, nahasmendu psikikoa duten pertsonei arreta hobea emateko.

 

 

 

2016/04/07

Elkartearen 30 urteen balantzea, hitzaldi eta ekitaldien egutegia, argazki eta kontakizun laburren lehiaketa eta beste hainbat gai interesgarri Agifeseko aldizkariko ale berrian.

PDFa ikusi edo deskargatu

Aldizkaria online irakurri

2016/03/17

Fedeafes - mujer y salud mentalSentsibilizazio kanpaina jarri du abian Fedeafesek, kolektibo honen zaurgarritasunaz ohartarazteko, emakumeei informatzeko eta euren ahalduntzea sustatzeko Euskal federazioaren baitan burututako azterlan baten arabera, emakumeek parte-hartze urria dute gizarte eta, bereziki, lan arloetan.

Orriak