Albisteak

2016/03/07

Izenburua: Buruko osasunaren arazoen aurrean komunikazioa hobetzen

Data: martxoak 17, osteguna.
Lekua: DONOSTIA. Tomasene Altza.
Ordua: 18:30ean
Hizlaria: Iker Arrizabalaga, Agifeseko psikologoa.
Hizkuntza: gaztelera.
 
2016/02/09

Hitzaldiak eta mahai inguruak izango ditu ekimenak eta Iruñeako Civivox Condestable espazioan egingo da, otsailaren 24an.

2016/01/29

Baditugu dagoeneko IV. BURUA ASKE Kontakizun Laburren Lehiaketako irabazleak! 

2016/01/27
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo zein Hondarribiko udalek emandako diru-laguntzari esker, irteera eta ekintza ugari burutu dituzte 20 lagun baino gehiagok iraila eta abendua bitartean
 
2016/01/27

Buru osasunaren inguruan dauden estigma eta aurreiritziak mito eta uste okerretan oinarritzen dira, eta horiek, maiz, “buru gaixotasuna duten pertsonen errekuperazioa oztopatzen” dute, Agifeseko gizarte-langilea den Verónica Pazosek urriaren 25ean Hondarribian eskaini zuen hitzaldian azaldu zuenez.

2016/01/26

2015. urteko balantzea, hiperia, boluntariotza programa eta hainbat gaia Agifeseko aldizkariako ale berrian.

► PDFa ikusi edo deskargatu

► Aldizkaria online irakurri

2015/12/20

Agifesen errehabilitazio psikosozialerako zentroetako catering zerbitzuaz arduratzen den Ausolan enpresak 4.000 euro eman dizkio Agifesi, 2015eko proiektuetan inbertitzeko. Horrela, gipuzkoar gizartearen buru osasuna hobetzeko ekarpena egin nahi du enpresak.

2015/11/25
Fedeafes, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, genero-indarkeriaren arretan zerbitzu publikoek buru gaixotasuna duten emakumeen berezitasunak aintzat hartzeko beharraz ohartarazi du. Horregatik, kasu hauek gainditzeko laguntza psikologiko espezializatua eskatzen du, baita koordinazio handiagoa ere osasun mentaleko sarearen, zerbitzu publikoen eta buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen artean. 
2015/11/19

Larunbatean, azaroaren 21ean, Agifeseko kideok Gipuzkoa Solidarioa Jaialdian egongo gara.

2015/11/19

Filma: Shine

Data: azaroak 23, astelehena
Lekua: Donostia. Principe zinemak, 2. aretoa.
Ordua: 19:30
Solasaldia: Filmaren ondoren, Carmen Clemente psikologoarekin.
Doako sarrera: Gonbidapenak Agifesen egoitzan edo zinemako leihatilan jaso behar dira

Orriak