Albisteak

2015/03/26

Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak antsietatea gainditzeko jarraibideak eskainiko ditu apirilaren 14an Arrasaten, hitzaldi batean. Garaiotako erritmoak eta zailtasun ekonomikoek “ondoeza dakarten estres eta antsietate egoerak sorrarazten dituzte”, aditzera eman du buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko adituak.

2015/03/10

Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (Fedeafes) “eritasun psikikoa duten emakumeek diskriminazio bikoitza” jasaten dutela ikusarazi nahi du; izan ere, “patologia horien nahiz euren generoaren inguruan estigma soziala” dago. “Denbora luzez, genero-ikuspegia buru osasunarekin loturiko gaietatik baztertua izan” dela nabarmendu dute. Errealitate horren aurrean, Fedeafesek eta bere lau elkarteek (Avifes, Agifes, Asafes eta Asasam) generoa euren jarduera-eremuan pixkanaka lantzen joateko prozesu bati ekin diote, parekidetasunari buruzko ikerketa batetik abiatuz.

2015/02/16

  • Hitzaldiaren izenburua: Enfocar en positivo los problemas de salud mental 
  • Data: otsailak 19, osteguna.
  • Lekua: DONOSTIA. Ibiltzen Bentaberri (Bertsolari Xalbador kalea. Antigua auzoa).
  • Ordua: 18:30ean.
  • Hizlaria: Antonio Sánchez Escudero. 
  • Hizkuntza: gaztelania
2015/02/02

Baditugu dagoeneko III. BURUA ASKE Kontakizun Laburren Lehiaketako irabazleak! 2014. urteko ekimenean, 450 lan inguru jaso ditugu, buru osasunaren inguruko ikuspuntu ezberdinak azaldu dizkigutenak. Idazlanen aberastasunaz eta hunkitzeko gaitasunaz gain, askoren balio literarioa nabarmendu nahiko genuke. Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte-hartzaile guztiei egindako ekarpenen bikainengatik!  

2014/12/22

Agifesen sentsibilizazio batzordeak hautatu ditu jada I. ‘Kazetaritza eta Buru Osasuna’ lehiaketako irabazleak. Urte osoan, Gipuzkoan osasun mentalaren inguruan argitaratu edo igorritako lanak aztertu ditugu, eta oso pozik gaude kazetaritza-lanen kalitatearekin. Gipuzkoan, orokorrean, hedabideek buru gaixotasuna duten pertsonen kolektiboari trataera egokia ematen diotela iruditzen zaigu, eta jardunbide onak saritu egin behar direlakoan gaude!

2014/12/16

Ausolan, empresa que suministra el catering a los centros de rehabilitación psicosocial de Agifes, ha donado a la asociación 6.000 euros para proyectos de 2014, con el fin de contribuir activamente a la mejora de la salud mental de la sociedad guipuzcoana.

2014/12/15

Euskal Gastronomia Kofradiak IV. Barraskilo Saria eman zion Karabelekori atzo, abenduaren 14an, nekazaritza ekologikoaren inguruan egiten duen esperimentazio lana dela eta. Duela sei hilabete jaio zen ekonekazaritza etxalde hau, AgifesBlasenea eta Kimu Bat entitateek bultzatuta, eta gure esker ona adierazi nahi dugu biodibertsitatearen azterketan aurrera egiteko bultzada eman digun "aintzatespen garrantzitsu honengatik". 

 
2014/10/24

  • Hitzaldia: Zigor Kodearen erreforma: buru gaixotasuna duten pertsonen eskubide urratzea
  • Data: Urriak 27, astelehena
  • Non: Ibiltzen Bentaberri Zentroa. Bertsolari Xalbador, 4-6 behea. Antigua. Donostia
  • Ordua: 18:00
  • Hizlaria: Gotzone Astiasaran, Fedeafes Zerbitzu Juridikoko abokatua
  • Izen-emateak: doan, Agifesen egoitzara deituz, 943 47 43 37
  • Hizkuntza: gaztelaniaz
 
2014/10/21
Varios cientos de personas de toda Euskadi, entre ellas socios, usuarios y trabajadores de Agifes, participamos el pasado 18 de octubre en la fiesta que tuvo lugar en Llodio para conmemorar el Día Mundial de la Salud Mental. Disfrutamos de una agradable jornada, con la asistencia de numerosas autoridades de los ámbitos social y sanitario, en la que no faltaron la música, el baile, los juegos infantiles y el deporte.
 
2014/10/10

 Fedeafes buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak Zigor Kodearen erreforma-proposamena salatu du, buru gaixotasuna duten pertsonen eskubide konstituzionalak “urratzen” dituelako. Bihar ospatuko den Buru Osasunaren Munduko Eguna dela eta, sektoreko euskal elkarteek gaur prentsaurrekoan aurkeztutako aldarrikapen nagusietarikoa da hori.

Orriak