Albisteak
5 MILIA Buru Osasunaren alde lasterketa solidarioa, antsietatea, kontakizun laburren lehiaketa, datozen hilabeteetako agenda eta beste gauza gehiago topatuko dituzue ale berrian.
Patologia duala, estresa, nahasmendu obsesibo-konplultsiboa, Agifesen kanpaina berria eta datozen hilabeteetako agenda topatuko dituzue ale berrian.
► PDFa ikusi edo deskargatu
► Aldizkaria online irakurri
Oraindik ere, buruko osasun arazoak tabua dira gure gizartean, hein handi batean. Zentzu horretan, Agifesek nahasmendu psikikoen ikuspegi soziala normalizatzeko kanpaina martxan jarri du, horien inguruan naturaltasunez hitz egin ahal izateko; izan ere, "neurriren batean, modu zuzen edo ez zuzenagoan, buruko osasun arazoek guztioi eragiten digute; eta hitz egitea, mesedegarria da", azpimarratu du Ruth Encinas Agifeseko gerenteak eskainitako prentsaurrekoan.
Agifesen 23. aldizkaria aurkezten dizuegu, urte hasierako berritasunekin. Argitalpenean informazio anitz topatuko duzue, 2013 eta 2014 urteen emaitzei eta 2015. urteko helburuei buruz, hurrengo hilabeteetako hitzaldi eta ikastaroei buruz eta Antobio Sánchez idazle eta hizlariari egindako elkarrizketaren berri ere izango duzue.
Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (Fedeafes) “eritasun psikikoa duten emakumeek diskriminazio bikoitza” jasaten dutela ikusarazi nahi du; izan ere, “patologia horien nahiz euren generoaren inguruan estigma soziala” dago. “Denbora luzez, genero-ikuspegia buru osasunarekin loturiko gaietatik baztertua izan” dela nabarmendu dute. Errealitate horren aurrean, Fedeafesek eta bere lau elkarteek (Avifes, Agifes, Asafes eta Asasam) generoa euren jarduera-eremuan pixkanaka lantzen joateko prozesu bati ekin diote, parekidetasunari buruzko ikerketa batetik abiatuz.
- Hitzaldia: Zigor Kodearen erreforma: buru gaixotasuna duten pertsonen eskubide urratzea
- Data: Urriak 27, astelehena
- Non: Ibiltzen Bentaberri Zentroa. Bertsolari Xalbador, 4-6 behea. Antigua. Donostia
- Ordua: 18:00
- Hizlaria: Gotzone Astiasaran, Fedeafes Zerbitzu Juridikoko abokatua
- Izen-emateak: doan, Agifesen egoitzara deituz, 943 47 43 37
- Hizkuntza: gaztelaniaz
Fedeafes buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak Zigor Kodearen erreforma-proposamena salatu du, buru gaixotasuna duten pertsonen eskubide konstituzionalak “urratzen” dituelako. Bihar ospatuko den Buru Osasunaren Munduko Eguna dela eta, sektoreko euskal elkarteek gaur prentsaurrekoan aurkeztutako aldarrikapen nagusietarikoa da hori.