Agifes Sariak: gure kolektiboari gehien lagundu dieten pertsonei eta entitateei omenaldia

Azken mende laurden honetan izandako lorpenak ez genituzke eskuratuko Agifesekin estuki elkarlanean aritu diren pertsonen eta entitateen laguntzarik gabe. Gure eskerrik zintzoena adieraztearren, sari banaketa ekitaldi bat antolatu dugu datorren larunbaterako, apirilak 16, Donostiako Amara Plaza hotelean. 11etatik aurrera egingo da ekitaldia eta Agifeseko bazkide eta gertuko pertsona guztiak gonbidatuta daude bertan parte hartzera.

Larunbatean aukera izango dugu jendaurrean eskertzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxako Gizartekintzak Agifesekin duten inplikazioa. Donostiako, Irungo, Elgoibarko, Oiartzungo eta Zumarragako udalei ere eskerrak emango dizkiegu, gure erabiltzaileentzako pisuak laga dizkigutelako. Ekitaldia aprobetxatuko dugu, gainera, Arartekoari gure esker ona azaltzeko, hasieratik gurekin egin duen elkarlana dela eta.

Era berean, oso garrantzitsua izan da guretzat hainbat pertsona konkretuk elkartearen alde egin duten lana. Aurora Elosegui epailea erreferentea da guretzat, hasieratik konpromiso handia erakutsi baitu buruko gaixotasuna duten pertsonei eta beren ingurukoei aholkularitza eskainiz eta kolektiboaren eskubideak irmotasunez defendatuz. Ezin ahantz genezake Eloina Gonzalez, gure elkartearen bultzatzaile nagusietako bat. Erizaina, terapeuta eta gizarte langilea da bera, eta psikologian lizentziatzeko gutxi falta zaio. Agifesek lehen urratsak ematen zituen garaitik buru belarri murgildu da pazienteen eta familien laguntzan. Omenaldia egingo diogu, halaber, Victoriano Arrazola zenari, Agifesen alde boluntarioki lan egin duten senideen ordezkari gisa.

Azkenik, elkarteko erabiltzaileak sarituko ditugu, beraiek baitira elkartearen oinarri eta eguneroko esfortzuarekin jarraitzeko motibazioa ematen baitugute.

Historiari errepasoa
Agifesen 25. urteurreneko ekitaldiko helburuetako beste bat da, zehazki, elkartearen eboluzioa errepasatzea, bai eta denbora honetan guztian izandako arrakastak ere. Agifesen historiako une gogoangarrienetakoen irudiak ere proiektatuko dira. Gainera, Gipuzkoan eta Euskadin Osasun Mentalaren alde lan gehien egin duten entitateetako ordezkariek ere hitza hartuko dute ekitaldian zehar. Zehazki, Fedeafeseko, Osakidetzako, Diputazioko, Kutxako eta Arartekoko ordezkariak izango ditugu gurekin.

Ekitaldiari hasiera emateko aurreskua eskainiko du Pasai Donibaneko Itsas Mendi dantza taldeak eta bertaratutako guztientzako luncharekin amaituko da jardunaldia.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.