Agifesek ‘Barneko egonkortasuna eta ongizatea’ izenburudun hitzaldia eskainiko du

Buruko gaixotasuna duten pertsonak eta horien senideak biltzen dituen Agifes elkarteak ‘Barneko egonkortasuna eta ongizatea’ hitzaldia antolatu du ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ gizarte sentsibilizazio kanpainaren testuinguruan. Mintzaldia datorren ostiralean, urtarrilak 28, izango da 18:30ean eta Pilar Quera Colomina adituak eskainiko du. Buruko eritasunak dituzten pertsonei eta beren senideei zein publiko orokorrari zuzendua dago mintzaldia.

Pilar Quera irakaslea, hezitzailea eta aholkularia da garapen pertsonalaren eta hezkuntzaren arloetan. 1996tik hona, baloreetan oinarritutako heziketaren eta bakearen kulturaren aldeko programetan parte hartu du, herrialde desberdinetan, ‘Bizitzeko Baloreak’ Nazioarteko Heziketa Programaren bidez.

Horrez gain, hezkuntza proiektu berritzaileak zuzenduz eta kudeatuz, Kataluniako eta Guatemalako hezkuntza erreformak garatzen eta ezartzen ere lagundu du. Halaber, hezitzailea eta aholkularia ere izan da Kataluniako Gobernuko Hezkuntza sailean, Bartzelonako Unibertsitate Zentral zein Autonomoko Hezkuntza Institutuetan eta Espainiako Irakasleen Heziketa Zentroetan.

Hizlariaren prestakuntza oso zabala da. Ikerkuntza Apreziatiboan trebatu zen Argentinako David Cooperriderrekin, eta Pentsamendu Positiboan eta Raja Yoga Meditazioan, Bartzelonan eta Indiako Brahma Kumaris Unibertsitatean. Gainera, pentsamendu positiboko eta meditazioko irakasle izan da 16 urtez.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.