Agifesek Arreta Osoko Nazioarteko Kongresuaren antolaketan parte hartu du

Topaketa apirilaren 1etik 3ra burutuko da Donostian eta hitzaldiak ingelesez izango dira, eremu soziosanitarioko mundu osoko ikertzaileek eta langileek hartuko baitute parte. 
 
Elkarrekin aldaketaren kulturan: Pertsonak ardatz dituzten zerbitzu osoak ebaluatzen eta ezartzen’ izenburupean, Kursaal jauregiak honako gaiak jorratuko dituzten hitzaldiak hartuko ditu hiru egunez: etxean ematen den arreta soziosanitarioa, pertsonen eta komunitateen ahalduntzea, lehen mailako arretaren indartzea eta arreta modelo ezberdinak, besteak beste. 
 
Osakidetzak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Diputazioak eta Donostiako Udalak sustatzen dute kongresua eta Agifesek eta Fedeafesek batzorde antolatzailean parte hartzen dute.
 
Informazio gehiago kongresuaren webgunean.