Agifesek Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunean parte hartuko du

3.000 euskal erakunde bilduko dira datorren maiatzaren 13an Gasteizko Artium Museoan hirugarren sektoreak gure lurraldean egiten duen lana ikusarazi eta ospatzeko. Instituzioak bertan izango dira, baita Agifeseko zenbait ordezkari, elkarteek gizarte solidario, kohesionatu, inklusibo eta parte-hartzeilearen alde egiten dugun lana ikusarazi eta babesteko. 

"Zoragarria da partaide izatea" da aurtengo leloa, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren partaide izateak eragiten duen sentimendu pozgarria.