Agifesek harrera beroa jaso du Musika Hamabostaldian

Donostiako 72. Musika Hamabostaldiko Antzinako Musika zikloa entzule ugari erakartzen ari da, eta kontzertu horietako sarrerekin lortzen den dirua Agifesesi emango dio antolakuntzak. Lehenengo bi saioak -Santa Teresa komentuan eta San Telmo museoan- jendez gainezka zeuden, eta bertaratu asko Agifesekin interesatu dira. Agifes kontzertu bietan egon da presente informazio stand batekin, elkartea bera eta eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzera eman asmoz. Triptikoak banatu ez ezik, Agifeseko tailerretan eskuz egiten diren objektuak ere ikusgai zeuden publikoarentzat. Sentsibilizazio batzordeko kideek lehenengo kontzertuetan egiaztatu ahal izan duten bezala, jendeak harrera beroa egin dio Agifesi eta asko interes handiz gerturatu dira elkartea ezagutzera.

Datozen egunotan beste hiru kontzertu egingo dira:
Abuztuak 29 - Al Ayre Español – 18:00 – Santa Teresa komentua
Abuztuak 30 - Enrico Casazza, biolin barrokoa - Giorgio Tabacco, klabea - 18:00 –Santa Teresa komentua
Abuztuak 31 - Jordi Domenech, kontratenorra - 18:00 –Santa Teresa komentua

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.