Agifesek nahasmendu obsesibo-konpultsiboan sakontzeko hitzaldia antolatu du

 

Nahasmendu obsesibo-konpultsiboan aditua den Rosa Lafuente psikologo klinikoak patologia horren nondik norakoak azalduko ditu, benetako kasuetan oinarrituz, irailaren 13an, asteazkenean, Ordiziako Barrena kultur etxean,18:30ean.
 
Lafuenteren helburua gizarteak nahasmenduari buruz duen ikuspegi murritza zabaltzea da, munduko biztanleriaren %2k gaixotasun hori duela kontuan hartuta. Horretarako, psikologoak saio praktikoa egingo du, kontsultatik pasa zaizkion kasuen analisiaren bitartez, eta nahasmendu mota ezberdinetan sakonduko du, batez ere gaixotasunaren adierazpen ikusezinak eta ezezagunak aztertuz.