Agifeseko aisialdi taldeak Why Not Fundazioaren saskibaloi txapelketa irabazi du

Agifeseko aisialdi taldeak Why Not Fundazioak antolatutako lehen saskibaloi txapelketa irabazi zuen joan den martxoaren 28an. Neska-mutilek Sito Alonso Gipuzkoa Basket Klubaren entrenatzailearen eskutik jaso zuten saria. Alonso jardunaldiko gonbidatu berezia izan zen.

Lehenengo basket txapelketa honetan parte hartu dute San Juan de Dios (Donostia eta Arrasate), Quavitae (Azpeitia), Aita Menni (Arrasate, Beasain eta Irun) eta Eraiki Proyecto Hombre erakundeetako taldeek, eta azken horiek eskuratu zuen bigarren postua. Jardunaldi osoan zehar dibertsioa, kiroltasuna eta errespetua izan ziren nagusi.
 
Giro ederra izan zen Atlético San Sebastián klubaren instalazioetan gauzatutako kirol festan. Why Not Irratiak, hainbat esatariren kolaborazioarekin, jardunaldia zuzenean emateaz arduratu zen, eta Gureak fundazioko ikus-entzunezkoen arloko neska-mutilak erreportari grafiko bezala aritu ziren. Indarrak berritzeko, parte-hartzaile guztiek Bully kafetegian bazkaldu zuten eta txapelketari buruzko iritziak partekatzeko aukera izan zuten.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.