Agifesen 25. urteurreneko sentsibilizazio kanpainaren lehenengo bideoaren aurkezpena

Agifesek ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ gizarte sentsibilizazio kanpaina inauguratzen duen bideoa aurkeztu du gaur. Mikel Unanue pilotari profesional ohiak modu desinteresatuan parte hartu du, Agifeseko erabiltzaile Luciano Garciarekin batera, nahasmendu bipolarraren inguruko aurreiritziak deuseztatzeko helburua duen lan honetan. Zehazki, gaixotasun horretan zentratzen da kanpaina urtarrilean.

Minutu inguruko iraupena duen bideoak bi protagonisten arteko hizketa laburbiltzen du. Gaixotasunari buruz mintzatzen dira eta Lucianok azaltzen du nola egiten duen oztopoak gainditu eta bizitza normalizatua eramateko.

2011an zehar, hilabetez hilabete, beste 11 bideo zabalduko ditu Agifesek komunikabideen, Youtube-ren (kanala: Agifes25aniversario) eta Facebooken (Profila: Asociación Agifes Elkartea) bitartez. Horietan beste hainbat pertsona famatuk parte hartuko dute, gizartean eskizofrenia eta nahasmendu obsesibo konpultsiboa bezalako gaixotasunen inguruan dauden mitoak baztertu asmoz. Era berean, gure kolektiboak familia, lan eta gizarte arloetan oraindik ere sufritzen duen estigma islatuko dute bideoek.

Bideoa deskargatzeko loturak:
Erdi mailako kalitatea
Kalitate altua

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.