Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloak bakardadearen ondorioak aztertuko ditu ‘Lars y una chica de verdad’ filmaren bitartez

'Lars y una chica de verdad' filma izango da Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zikloaren hirugarren saioaren ardatz, datorren azaroaren 18an, Donostiako Principe Zineman, 19:30ean. Gizon bakarti batek panpina batekin duen maitasun istorioa kontatzen du pelikulak.

'Zure harremanik zailena' sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoen, eta bereziki depresioaren, ezagutza zabaltzea. Azaroaren 4an ekin zitzaion zineforum zikloari eta beste bi saio geratzen dira: datorren astelehenekoa eta hilaren 25ekoa. Ikusleek pelikularen ondoren burutuko den solasaldian parte hartzeko aukera izango dute, filmaren mezuan sakontzeko.

Zikloari amaiera emateko, ‘Que nadie camine por mi mente con los pies sucios‘ antzezlana proiektatuko da azaroaren 25ean. Ikuskizunaren ondoren, antzezlanaren ordezkariekin solasaldia egingo da, buru osasun arazoek gure gizartean eragiten duten estigmari buruz sentsibilizatzeko.