Aldizkariaren ale berria prest duzue!

Aldizkariaren ale berrian gure elkarteko errehabilitazio psikosozialerako zentroen funtzionamendu berria aurkezten dugu, baita Euskadiko gizarte eta osasun zerbitzuen analisia ere. Horrez gain, Agifeseko buru osasunaren inguruko prestakuntzaren berri ematen dugu eta Astigarragako pisu berriaren inguruko informazioa.

Bestalde, urtean zehar egindako udalekuei buruzko informazioa eta Lehen Pertsonan Batzordearen mezua luzatzen dizuegu. Agifeseko kide eta idazle Aitor Juaristi elkarrizketatzen dugu, sentsibilizazio batzordeak egindako lanaren berri ematen dugu eta datorren hileetan antolatu ditugun jarduerak aurkezten dizkizuegu, Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna tarteko. 

Depresioa duten pertsonentzako tailer berriak martxan jarri ditugula ez dugu ahaztu, ezta hurrengo hilerako antolatu dugun senideei zuzendutako prestakuntza ere. Irakurketaz gozatu!

Descargar el PDF

Leer la revista online