Antsietatea eta depresioa nola kontrolatu?

Antsietate eta depresioari buruzko hitzaldi-mahai inguru bat hartuko du Gipuzkoako Erizaintza Kolegio Ofizialaren egoitzak apirilaren 3an, 18:00etan, eta bertan parte hartuko du Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak. Berekin batera izango dira Imanol Querejeta doktorea, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria zerbitzuko arduraduna, eta Julia Sotillo, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria arloko erizaina. Bi patologia horien ezaugarriak azalduko dituzte, mende honetan ezagutzen diren bi epidemia garrantzitsuenetarikoak baitira. Halaber, nahasmendu horiek kontrolatzen ikasteko eta gure bizi-kalitatea hobetzeko jarraibideak emango dituzte. 

 
Gipuzkoako Erizaintza Kolegio Ofiziala Santesteban Maisua 2 kalean dago, Arcco merkataritza-gunearen ondoan. Sarrera doakoa izango da.
 

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.