Asteburuak lagun artean pasa nahi dituzu?

Pasa den maiatzean eta ekainean Agifeseko Lehen Pertsonan Batzordeak bi txango antolatu zituen: Donostiako hiru hondartzetatik paseoa eta udari ongietorria emateko piknika. Irteeren arrakasta ikusita, taldeak astebururo Donostian elkartzea erabaki du. 

Asteburuak lagunartean pasa nahi badituzu, anima zaitez! Agifeseko kideak larunbatetan edo igandetan biltzen dira eta, eguraldiaren eta gogoaren arabera, hurrengo astebururako plana egiten dute: hondartza, tabernak, mendia, paseoak, txangoak... Beraz, aste bukaeretako planak ezagutu nahi badituzu, adi egon gure sare sozialei, bertan iragarriko baititugu jarduera guztiak, edo deitu gure egoitzara detaile guztiak ezagutzeko: 943 47 43 37. Espero zaitugu!