ASVARek kartel lehiaketa antolatu du otsailean egingo dituen jardunaldiak iragartzeko

ASVAR, Birgaiketa Psikosozialaren Euskal Elkartea, otsailean Donostian egingo duen XVII. jardunaldi teknikoa antolatzen ari da. Elkarteak desgaitasuna duten pertsonen eskubideak sinatu direla 10 urte bete direnean, buru gaixotasun larria duten pertsonek euren bizitzan eta osasunean eragiten duten erabakietan duten parte hartzearen inguruan hausnartuko du. Gai horren inguruko jardunaldiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri du ASVARek. 

Elkarteak jardunaldien leloa (“Decidamos con… hablemos de las decisiones anticipadas”) eta gaia isladatuko duen irudia edo marrazkia sarituko du. Irudiak asvar@fearp.org helbidera bidali beharko dira ondorengo gaiarekin: Concurso de fotografía Jornadas ASVAR 2017, urtarrilaren 10a baino lehen eta formatu digitalean (jpg, png edo antzekoak). Irabazleak bi pertsonentzako 70 euroko gourmet esperientzia bonoa jasoko du. 

Animatu parte hartzera!

Informazio gehiago