Baditugu 'Buru Osasuna Fokatu' argazki lehiaketako hiru irabazleak

Agifeseko sentsibilizazio batzordeak BURU OSASUNA FOKATU II. argazki lehiaketako irabazleak hautatu ditu dagoeneko.

Irabazlea Enrique Casteloren ‘Aurrera egitea’ lana da, bere mezuarengatik eta kalitate teknikoarengatik.

Bigarren saria María Paula Fontana Guiñazúrentzat da, bere ‘Bideak Amesten’ lanarengatik. Amesten eta aurrera begira jarraitu behar dugula gogorarazten digu argazki eder honek.

 

 María José Ruiz Teruelek eskuratu du hirugarren saria 'Elkarrekin, aurrez aurre, bi baino gehiago garelako' izenburudun argazkiarekin. Irudi polit honek elkarri laguntzearen eta bizitzako egunez eguneko bidea partekatzearen garrantzia erakusten digu.

 

Oso pozik gaude parte-hartze mailarekin eta asko eskertzen diegu partaideei Buru Osasunaren ikuspegi anitz gurekin gurekin partekatu izana. Oso esperientzia aberasgarria izan da estereotipo zaharrak atzean uztea eta Buru Osasunari erreparatzeko modu berriak bilatzea helburu duen lehiaketa hau.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.