Buru gaixotasunarekin loturiko tratamendu judizializatuei buruzko hitzaldia eskainiko du Agifesek Irunen

  • Hitzaldiaren izenburua: Tratamendu judizializatuak buru gaixotasun kasuetan. Medikazioa hartu araztea eta ospitaleratzeak.
  • Data: martxoak 27, osteguna.
  • Lekua: IRUN. Urdanibia Plaza 6, Gizarte Zerbitzuak
  • Ordua: 19:00
  • Hizlaria: Aurora Elosegui, epailea
  • Sarrera librea.
Aurora Elosegui epaileak buru gaixotasunarekin loturiko tratamendu judizializatuei buruzko hitzaldia eskainiko du datorren martxoaren 27an Irunen, Agifesen eskutik. Medikazioa hartu araztearen eta ospitaleratzeen inguruan mintzatuko da, eta buru gaixotasuna duten pertsonak Justiziaren arloan ahalik eta modu egokienean tratatzeko moduak bilatzeaz hitz egingo du. Horrez gain, kolektiboaren eskubideak bermatzeko xedea duen esku-hartze judizialaren papera aztertuko du eta Minusbaliotasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko New Yorkeko hitzarmenaren edukiak ere azalduko ditu. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, eta sarrera librea eta doakoa da.

 

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.