Buru gaixotasunari aurre egiteko aukerei buruzko hitzaldia Legazpin

Izenburua: Buru gaixotasuna. Errekuperazio esperientziak.

Data: abenduak 12, osteguna.
Lekua: LEGAZPIA. Kultur etxea (Latxartegi kalea, 3)
Ordua: 18:30
Parte-hartzaileak:
  • Sergio Saldaña Soto, Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas liburuaren egilea.
  • Iker Arrizabalaga, Agifeseko psikologoa
 
 
Buru gaixotasunari aurre egiteko aukerei buruzko mahai-ingurua egingo da abenduaren 12an Legazpin, Agifes elkarteak eta tokiko Udalak antolatuta. Sergio Saldaña Soto, Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas liburuaren egilea, eta Agifeseko psikologo Iker Arrizabalaga izango dira protagonistak, 18:30etik aurrera kultur etxean. Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura sentsibilizazio kanpainaren baitan dago ekitaldia. Kanpaina horrekin burua zaintzearen garrantzia transmititu nahi du Agifesek, bai banakako helburu bezala eta bai erronka kolektibo gisa.
 
Sergio Saldaña Sotok nahasmendu bipolarrarekin bizi duen esperientzia partekatuko du. “Argi utzi nahi dut posible dela, eta gure eginbeharra dela, bizitzaz gozatzen ikastea, nahaste bipolarra eduki arren. Nire kontakizunarekin gaixotasun hori daukaten pertsonen eta ingurukoen errealitatea ezagutzeko gonbita luzatzen dut. Momentu zailak gordintasunez deskribatzen ditut, eta umorez kontatzen ditut gaixotasun honek egunero eragiten dituen gorabeherak”, dio gazte nafarrak. 
 
Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoan lizentziatua den eta egun liburuzain gisa lan egiten duen gazte honek antzerako egoera sufritzen ari diren pertsonei lagundu nahi die. “Gaixotasuna ezagutzera eman nahi dut nire esperientzia pertsonaletik abiatuz; izan ere, ziur nago gizartea sentsibilizatzeko beharrezkoa dela lehen eskuko informazioa zabaltzea, teknizismorik gabe eta morboan erori gabe. Modu natural eta gertukoan. Optimismoarekin eta itxaropenarekin. Gaixotasunaren inguruko zenbat eta ezagutza gehiago zabaldu, orduan eta gutxiago baztertuko gaituzte, estigma murriztu ahal izango dugu eta tabuei aurre egingo diegu”. 

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.