Buru osasun arazoen inguruko estigma, Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloko azken saioaren ardatz

Azaroaren 25ean, astelehenean, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren laugarren eta azken saioa egingo da Donostiako Principe zineman, 19:30etik aurrera.

Ados Teatroa eta Acronica Producciones konpainiek ekoiztutako ‘Que nadie camine por mi mente con los pies sucios’ obra Giza Eskubideak Eszenara programaren baitan dago. Arte eszenikoak gizartea eraldatzeko tresna gisa ulertzen ditu programak, eta kasu honetan, buru osasun arazoek duten estigmaren inguruan hausnarketa egitea da obraren helburuetako bat. Buru nahasmendua duten pertsonekin batera sortutako lana da, diagnostikoa duten pertsonek aktore lanak egiten baitituzte bi aktore profesionalekin, eta musikari batekin, psikiatra batekin eta psikiatrian espezializatutako erizain batekin.

Ikuskizunaren ondoren, antzezlanaren ordezkariekin solasaldia egingo da, buru osasun arazoek gure gizartean eragiten duten estigmari buruz sentsibilizatzeko.