Buru osasunaren aldeko partida zirraragarria

Buru Osasunaren aldeko Futbol Partida zirarragarria izan genuen 2014ko maiatzaren 31n. Beasain K.E. eta Real Sociedad futbol taldeetako beteranoek ikuskizun bikaina eskaini zuten Loinaz futbol zelaian, buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei euren babesa adierazteko. Real Sociedad izan zen garaile, 1-8 emaitzarekin, baina elkartasun eta lagunarteko giroa izan zen nagusi. 
 
Mila esker ekitaldi hau posible egin duzuen pertsona guztiei!