Buru Osasunaren arloko profesionalek buru gaixotasuna duten pertsonen errekuperazio aukerak aztertuko dituzte

Buru Osasunaren arloko dozenaka profesionalek buru gaixotasuna duten pertsonen errekuperazio aukerak aztertuko dituzte Donostiako Amara Plaza Hotelean ostiral honetan, urriaren 4an. Agifesek antolatutako topaketan hainbat sektoretako adituak bilduko dira eta nahasmendu psikikoak dituzten pertsonei errealitate sozial berriek nola eragiten dieten aztertuko dute. Horrez gain, pertsona horien ahalduntzean profesionalek duten paperari buruz ere gogoeta egingo dute.

Goizeko 9etatik 14etara arte garatuko den topaketa Margarita Mª Herranz Birgaiketa Psikosozialaren Euskal Elkarteko presidentearen hitzaldiarekin inauguratuko da, eta jarraian ‘World Café’ saioa izango da. Espazio horretan, partaideak bi eztabaida-taldetan banatuko dira eta buru gaixotasuna duten pertsonen behar sozialei erantzuna emateko moduak aztertuko dituzte, eta baita profesionalek errekuperazioan duten papera ere. Mahai-inguruak Agifeseko profesionalek eta gonbidatutako adituek moderatuko dituzte, parte-hartzaileen hausnarketa bultzatzeko eta lortutako ondorioak komunean jartzeko.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.