Buruko gaitza duten gazteek heziketaren arloan eta gizartean jasaten duten estigmari aurre egiten dio Agifesek

Agifesek ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ gizarte sentsibilizazio kanpainaren bigarren bideoa aurkeztu du. Fermin Muguruza musikariak modu desinteresatuan parte hartu du, Lucas Parma Calvo Agifeseko erabiltzailearekin batera, gazteek heziketaren arloan eta gizartean sufritzen duten estigmari aurre egiteko asmoa duen bideo honetan.

Bideoak bi protagonisten arteko hizketaldia laburbiltzen du, bi minutu eta erdian, gutxi gorabehera. Mintzagai dituzte Lucasen iragana, pairatutako krisiak, psikiatrikoan bizitako esperientzia, bai eta bere zaletasunak eta egungo ikasketak ere.

2011an zehar, hilabetez hilabete, beste 10 bideo zabalduko ditu Agifesek. Horietan beste hainbat pertsona famatuk parte hartuko dute, eskizofrenia, nahasmendu ziklotimikoa edo nahasmendu obsesibo konpultsiboa bezalako gaixotasunen inguruan gizartean dauden mitoak baztertu asmoz. Era berean, kolektibo honek familia, lan eta gizarte arloetan oraindik ere sufritzen duen estigmari aurre egingo diote bideoek. Senideen ahotsa ere jasoko dute, eurak ere aurreiritzi sozialak sufritzen baitituzte.

Bideoa deskargatzeko loturak:
Erdi mailako kalitatea
Kalitate altua

Youtubeko kanala eta Facebook
Kanpainan zehar egiten diren bideoak Agifesen Youtubeko kanalera (www.youtube.com/Agifes25aniversario) igoko ditugu. Lehenengo biak ikusgai daude jada, eta elkartearen Facebookeko profilaren (Asociación Agifes Elkartea) bitartez ere jendarteratuko ditugu.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.