Buruko gaixotasuna eta talentu artistikoa hizpide dituen Agifesen bideo batean kolaboratu du Africa Baetak

Agifesek ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ gizarte sentsibilizazio kanpainaren laugarren bideoa zabaldu du gaur. Africa Baeta ETB2ko aurkezle ezagunak borondate osoz parte hartu du bideoan. Ikus-entzunezko horren bitartez, “jeinutasunak” eta buruko gaixotasunak bat egiten duten kasuei erreferentzia egin nahi die Agifesek. Elkartetik aditzera ematen dutenez, batzutan ikus daitekeen moduan, buruko nahasmenduak sortzen dira adimen edo sormen gaitasun nabarmenak dituzten pertsonengan, ohikoa denean baino sentsibilitate handiago dutenengan hain zuzen.

Africa Baetak Agifeseko erabiltzailea den 24 urteko Iñigo Montoya elkarrizketatzen du. Gazteak nahasmendu bipolarra du eta adierazpen artistikorako gaitasun nabarmena dauka: abestiak eta poesia idatzi eta gitarra klasikoa zein baxua jotzen ditu…Duela hilabete batzuk diagnostikatu zuten, ospitale psikiatrikoan sar zezaten eskatu zuenean. Ordura arte gelditu gabe jardun zuen konposatzen eta kontzertuak ematen. Orain egonkorrago sentitzen da, baina momentuz alde batera utzi du musika sortzeko pasioa. Oraingoz ez da gai sentitzen, baina “inspirazioa” berreskuratzeko itxaropena dauka, Africari adierazten dion moduan.

Bere zaletasunez hitz egiteaz gain, Iñigok telebistako aurkezleari kontatzen dio nola eragin dioten drogek eta nola deskubritu zuen gaixotasuna. Era berean, gurasoekin duen harremanari buruz galdetzen dio Africak, laguntza handia ematen baitiote Iñigori. Aitak ere nahasmendu bipolarra du eta semearentzat eredugarria izan da, gaixotasunarekin elkarbizitzen ikasi baitu. Lagunek ematen dioten laguntzaz ere mintzatzen da Iñigo: entzun egiten diote eta bere eritasunari buruz galdetu. Eta etorkizunerako dituen planak ere aipatzen ditu.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.