Buruko nahasmenduak medikuntza biologikoarekin tratatzeari buruzko hitzaldia eskainiko du Agifesek

Agifesek ‘Buruko nahasmenduak eta medikuntza biologikoa’ hitzaldia antolatu du ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ gizarte sentsibilizazio kanpainaren testuinguruan. Mintzaldia datorren ostegunean, otsailak 24, izango da 18:30ean Ibiltzen Benta Berri zentroan (Bertsolari Xalbador, 4-6 behea. Donostia), eta INSUMED Goi Mailako Medikuntza Biologikoko Institutuko zuzendari eta mediku Felix Irigoyenek eskainiko du. Buruko eritasunak dituzten pertsonei eta beren senideei zein publiko orokorrari zuzendua dago hitzaldia.

Irigoyen Kelgra eta Erlingen laborategien zuzendaria ere bada. Horrela, patologia ugariri buruzko ikerketak eta saiakuntza klinikoak burutu ditu. Gainera, diagnostiko patologikoei eta biologikoei buruzko ehunka artikulu eta medikuntza ikerketa argitaratu ditu.

El Otro Paradigma, Puente entre técnicas médicas liburuaren egilea da, halaber, eta patologien zein medikuntza biologikoko eskuliburuak egin ditu espezialitate guztietan. Horien helburua da oinarrizko medikuntza zientziak eta Txinako esperientzia kliniko tradizionala uztartzea diagnostikorako sistema bakarra eta paradigma sendagarri bateratua lortzeko.

Era berean, INSUMED institutuak eskaintzen duen ‘Zang-Xi’ Medikuntza Biologikoko Irakasle ikastaroaren zuzendaria da Irigoyen.

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
CAPTCHA
This question is for testing whether or not you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.
Image CAPTCHA
Enter the characters shown in the image.