Patologia duala eta drogazaletasuna hizpide Zarautzen

  • Hitzaldia: Patologia duala edo drogazaletasuna?
  • Data: maiatzak 19, asteartea.
  • Lekua: ZARAUTZ. Kultur etxea.
  • Ordua: 18:00etan.
  • Hizlaria: Nekane Azuabarrena, Agifeseko psikologoa. 
  • Hizkuntza: gaztelania
 
Nekane Azuabarrenak, Agifeseko psikologoak, buruko osasun arazoak eta drogazaletasunaren arteko harremana aztertuko du maiatzaren 19an, asteartea, Zarautzen. Azuabarrenak ohartarazi du, gaur egun, drogazaleak direnen ehuneko altu batek buruko gaixotasuna ere baduela. Arazo horrek, pertsona batek bi diagnostikoak izateak, patologia duala artatzeko eskaera handitu du. Zentzu horretan, hitzaldiak hainbat galderari eman nahi dio erantzuna: Zer da patologia duala? Menpekotasunak artatzeko zentroetan edo buruko osasun zentroetan tratatu behar al da?
 
Tratamendu osoa eskaintzen duen eredu bateraturik ez dagoen arren, psikologoak uste du gero eta behar handiagoa dagoela bi patologiak tratamendu berarekin tratatzeko. Saioa 18.00etan izango da Zarauzko kultur etxean.