Denok gara gizartearen parte eta denok laguntzen dugu

Plazerra izan da Eibarren Estatuko Buru Osasunaren Aldeko Konfederazioak bultzatutako eta La Rueda konpainiak garatutako 'Todos contamos, todos actuamos' antzezlana ikusi izana. Ekainaren 21eko emanaldian ikuskizun apartaz gozatu genuen, eta ikusleek interes handiz jarraitu zuten antzezlana, parte-hartze eredugarriarekin. Izan ere, "antzerki-foroak" publikoak ikuskizunean parte hartzea du helburu, proposatzen diren arazoei irtenbidea emanez. 

Hainbat istorio ikusi ahal izan genituen, eta horien konponbidean parte hartu ere: semearen buru gaixotasuna onartzen ez duen amaren jarreraren aurrean sufritzen duen neska... lanean paternalismoarekin tratazen duten eskizofrenia duen gaztea, bere talentua eta lan gogorra kontuan hartu gabe... depresioaren eraginez lagunengandik isolatua egon den gazte baten saiakera taldean onartua izateko... antzezlanaren lau protagonistek buru osasunarekin erlazionaturiko hiru egoera aurkezten dizkigute, arazoen inguruan taldean hausnartu eta eztabaidatzeko, konponbidea eta elkar-ulertzea aurkitzeko helburuarekin. 

Hau da, oso lan interesgarria ikusteko gai izan ginen, hunkigarria, entretenigarria eta pentsarazten duena. Antzezlana ikusteko aukera baduzue, zalantzarik ez izan eta ikustera joan zaitezte, merezi du eta! ;)