Depresioa, aurtengo lehiaketen ardatz

 
Aurten ere, depresioa izan da argazkilaritza eta kontakizun lehiaketen gaia, osasun arazo horren inguruan gauzatzen ari garen Zure harremanik zailena kanpainaren harira.
 
Irailean eman genituen ezagutzera IX. argazkilaritza lehiaketako irabazleak. Publikoak gehien bozkatutako hamar irudien artean aukeratu zituen sentsibilizazio batzordeak. Oso pozgarria da guretzat aurkeztutako lanen kalitatea eta parte-hartze maila handia ikustea, urtez urte, baita sufrimendu psikikoaren ikuspuntu anitzak ezagutzea ere. Aurten, hain zuzen, 118 lagunek esku hartu dute lehiaketan, eta jasotako lan kopurua are handiagoa izan da. 
 
Lehenengo saria Germán Luqueri egokitu zaio ‘Soledad’ argazkiari esker. Autoreak azaltzen digun moduan, depresioaren itzalpean gaudenean hain indartsu "hartzen gaituen" sentimendu hori irudikatzen du argazkiak.
 
Bigarren saria Octavio Cirezen 'Help me' argazkiak eskuratu du. Zehazki, sufrimendu psikikoan harrapatuta gaudenean laguntza eskatzearen garrantzia erakusten du irudiak. Eta hirugarren saria, aldiz, Jose Miguel Romerok lortu zuen, ‘Eman argia’ izenburudun lanarekin. Irudi horren bidez, autoreak familiaren laguntza azpimarratzen du: “Zimeltzen den lorea bezala, bakarrik, triste eta indarrik gabe sentitzen garen arren, beti egongo dira etxekoak argia emateko”. 400, 200 eta 100 eurotako sariak jaso dituzte, hurrenez hurren.
 
Kontakizun laburrak
Bestalde, zabalik da, jada, IX. kontakitzun laburren lehiaketara aurkezteko epea, abenduaren 13ra arte. Depresioa pairatzen dutenen sufrimendu psikikoa azaleratzeko eta adierazteko helburua du egitasmoak, baita imajinario kolektiboa zabaltzeko ere. Aurreko urteetan bezala, hiru sari banatuko ditugu: 400 euro irabazleari, 200 euro bigarrenari, eta 100 euro hirugarrenari. Euskarazko Idazlan Onenari ere saria emango diogu, 100 eurokoa, ez bada euskarazko lanik sailkatzen hiru irabazleen artean.